XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mundu klasikoaren eragina

Sixto Aita Santu aukeratu baino mila eta hainbat urte lehenago, Erroma munduko hiririk handiosoena izatera iritsi zen.

Bertako agintari eta hiritar aberatsek diru kopuru handiak gastatu zituzten tenplu, etxe, bainu publiko, zirku, garaipen arku, hilobi eta monumentuen eraikuntzan.

Haietariko eraikin askok, hondatuta ere, Sixtoren garairaino iraun zuten eta Berpizkundeko artista eta arkitektoentzat, Erromako lehengo loriaren aztarnen eta euren obra oinarritzeko ereduen bila zeudelarik, inspirazio iturri bilakatu ziren.

Hala ere, ez ziren mugatu Erromako eraikin zaharrak kopiatzera bakarrik, haietatik, ordea, ideia eta teknikak atera zutabe, arku eta kupulak eraikitzeko, adibidez eta obra berrietan erabili zituzten.

Adibidez, Sant'Angeloko Gazteluan (Aita Santuaren jabetza) estilo erromatar garbia ertaroko eta Berpizkundeko elementu bereziekin nahasten da.

Berpizkundeko artista eta arkitektoek oreka, armonia eta proportzioaren kontzeptu grekoerromatarrak ere bereganatu zituzten: izan ere, eraikinak fatxada erregular eta simetriko soilekin diseinatu ziren, dorre eta dorretxoekin apaindu gabe, garai hartako Europaren iparraldean jarraitzen zen estilo gotikoan egin ohi zenez.